Orrialde:Maister 1757.djvu/443

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


handiena, bere amaren sabelian zerratürik zaguelarik orano, Espiritü Saintiaz argitürik, zure presentzian boztarioz jauzkatü beitzen: eta hantik thenpora aphürren unduan, ikhusirik Jesüs gizonen artian ebilten, ümiliatzen zelarik, debozione handireki beitziuan: espusaren adixkidia xüti beha daukona boztarioz bethatzen da, espusaren botzaren entzütiari: orobat ni ere desir handi eta saintietzaz nahi nündükezü sü garretan jarri, eta zuri, bihotz osoz, ene büria eskentü nahi nikezü.

Hartakoz eskentzen, eta aitzinian ezarten deitzüt arima debot ororen bihotzezko boztariuak, hen debozione süstatiak, hen ezpiritüzko goiti igaitiak, hen gañetik ükheiten zütien argiak, eta zelüko bisitak; kreatüra orok zelian, eta lürrian eman, eta emanen deitzien berthüte, eta laidorio ororeki, nihaurgatik, eta ene orazionetan gomendatü izan diren orogatik: amurekatik orok, zük merexi düzün bezala, laida zitzen, eta sekülakoz glorifika.


IV 17, 4. Har itzazü, ene Jinko Jauna, ene botuak, eta zuri ezin khunta ahal bezanbat laidorio, eta benedikzione emaiteko nütükian desirak, zure ezin erraiten