Orrialde:Maister 1757.djvu/442

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


ene bihotzeko desira oro; nihaurk, desirkünte süz bethe ezinago maitagarri hurak oro beinütü bezala.

Haboroz haboro emaiten, eta eskentzen deizüt bihotz osoz, eta aphalmentü handireki arima debot batek ezpiritüz gozatzen, edo desiratzen ahal dütian gaizak oro.

Eztit nahi deus ere nihaurentako begiratü, bena bai zuri sakrifiziotan eskentü, gogo ezinago oso batez, nihaur, eta nik dütüdan gaizak oro.

O ene Jinko Jauna, ene kreazalia, eta arreroslia, nahi züntüket egün errezebitü, hañbeste bihotzeko desireki, aphaltarzüneki, laidorioreki, eta uhurereki; hañbeste eskerreki, xahütarzüneki, eta amurioreki, hañbeste federeki, esparantxareki, eta garbitarzüneki: zuñen bestereki zure ama ezinago saintak, Maria birjina loriusak errezebitü, eta desiratü beitzüntian; nuiz ere debotki, eta ümilki ihardetsi beitzian aingürü, inkarnazioniaren misteriuaren berria ekharten zeionari: haur nüzüla Jinkuaren neskatua, konpli bedi nitan zure hitzak dioiana.


IV 17, 3. Eta hala nula Jondane Johane Batista, zure aitzinetik jilia, saintü orotako