Orrialde:Maister 1757.djvu/439

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


txerkhara, othoitzen zütüt, konsola eta solaja nazazün.

Gaizak oro dakitzanari mintzo nüzü, ene barnetiko phensamentiak oro klarki ezagützen dütianari, eta zük baizik ezin dirozü ihurk konplitüki, ez konsola ez ajüta.

Badakizü zuñ hunen, berheziki besten ororen artetik mengua düdan, eta berthütetan zuñen nizan praube.


IV 16, 2. Baniagozü zure aitzinian praube pikarrai den bat bezala, zure miserikordiala hersatürik, grazia galtatzen deizüdalarik.

Errekeita ezazü zure praube gose-jankina; gort ezazü ene hoztarzüna, zure amuriuaren süiaz; argi ezazü ene ütsütarzüna, zure presentziaren argitarzünaz.

Kharats erazi itzadatzü lürreko gaizak oro: pazentziareki har erazi itzadatzü greugarri direnak, eta nik nahi gaberik heltzen zaiztadanak; mesperetxa eta ahatz erazi itzadatzü pe huntako gaiza kreatü izan direnak oro.

Zelialat zihaur beitharat eraiki ezazü ene bihotza, eta enazazüla eitz, lürren gañen barreiatürik horrat-hunat ebiltera.