Oraidanik harat beithierekoz, zütan baizik eztezadan eztitarzünik ediren, zeren zü beitzira ene jatekua, eta edatekua, ene amuriua, eta boztariua, ene eztitarzüna, eta huntarzüna oro.
IV 16, 3. Ala beinüke nahi zure presentziaz süz betha, erra, eta zihaurtara osoki khanbia nentzazün, amurekatik graziak, eta amurio süz bethiaren indarrak, zureki bihotzez jüntatü izateko, hurt erazitzen nündialarik, biek ezpiritü bat baizik ezkenezan egin.
Eztüzüla nahi, zureganik hürrünt nadin barurik, eta sekatürik, bena egizü eneki zure miserikordiaren araur hala nula hanitxetan zure saintieki mirakülluski egin beitüzü.
Balizatia mira, züganik oro sütan jar banendi, eta nihaur beithan ezdeus nendin; zü zirenen gañen sü bethi phiztürik daguen bat, eta seküla hiltzen eztena; amurio bihotzak xahatzen, eta enthelegia argitzen dian bat.