Orrialde:Maister 1757.djvu/438

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Holaxe benedikatü izanen da Jinkua bihotz osoz txerkhatzen, eta bere arima, untsa begiratzen dakian gizona.

Gisa hortan den gizonak, komünione saintiaren errezebitziareki, merexitzen dü Jinkuareki jüntatü izateko grazia handi bat; zeren ezpeitü bere debozione, eta konsolio propiari sorik egiten; bena bai bere debozione, eta konsolio ororen gañetik, Jinkuaren gloriari eta uhuriari.


XVI. KAPITÜLIA.


Gure beharüniak behar dütügüla Jesüsi erakutsi, eta grazia berauri galthatü.


Dizipüliaren botza.


IV 16, 1. O ene ezinago ezti eta maithagarri ziren Jauna, zure orai debotki errezebitzia desiratzen nikezü, zük ene flakezia badakizü, eta zer gaizaren beharrian nizan, zunbat gaitz, eta biziotan hedatürik naguen, zuñen ardüra tentazionez, thürbürarkünez eta theiarkünez betherik nizan.

Jiten nüzü zuregana, erremediuaren