desiratzen düdalarik, eta othoitzen zütüdalarik, plazer naizün zure maithazale, süz betherik diren hen ororen obra hunetan pharthelant egin, eta hen lagüngua saintian ezari.
XV. KAPITÜLIA
Graziaren debozionia ihurk jardiesten diala ümilitatiaz, eta bere büriaren ezdeustiaz.
Maithatiaren botza.
IV 15, 1. Behar düzü debozioniaren grazia lehiatüki txerkhatü, nahiküntereki galthatü, pazentziareki, eta konfidantxareki egürüki, eskerreki errezebitü, ümilitatereki begiratü, bihoztoiki hareki triballatü, eta Jinkuari eitzi, gañetiko bisitaren ükheiteko, maña, thermañia, jin daitian artio.
Ümiliatü behar düzü, orotan gainti, debozionerik batere, edo aphür baizik barnian senditzen eztüzünian; bena ez sobera deskorajatü, ez behar ezten bezala tristetü.