Orrialde:Maister 1757.djvu/436

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Jinkuak hanitxetan memento llabür batetan emaiten dizü, thenpora lüzez unhetsi eztian gaiza: zunbait ordüz aldiz, orazioniaren azkentzian emaiten dü hatsarrian, gero emaiteko, eitzi ziana.


IV 15, 2. Berhala bethi grazia eman balin baledi, eliro gizonaren flakeziak hura untsa egar ahal.

Hartakoz esparantxa hun batetan, eta pazentzia ümil bateki egürüki behar dü debozioniaren graziak. Zihauri hargatik, eta zure bekhatier ogena emazü, emaiten etzaizünian, edo ezabaki idokitzen zaizünian.

Gaiza txipi bat da zunbait aldiz, grazia baratzen edo idokitzen deizüna; txipi, handi beno lehen deitzen ahal bada, hañ huntarzün baliusa hürrüntzen deikün gaiza.

Eta bada txipi, bada handi den gaiza hori bera, zihaurganik khentzen, eta osoki garhaitzen balin badüzü, zük galthatü düzüna izanen düzü.


IV 15, 3. Ezi Jinkuari zure büria eman dükezün bezañ sarri bihotz osoz, haur, edo hura, zure nahiküntiaren araur, txerkhatzen eztüzülarik, bena osoki haren eskietan jarri ziratekianian;