bihotza sü ezinago handi batez bethatzen beita, Jesüs hekilan ebilten denian.
Ardüra hürrün eneganik diagozü bihotzeko desir, eta debozione hura, amurio, hañ azkar, eta süz betherik, dena.
O Jesüs huna, eztia, eta hunki egilia, heizü nitzaz pietate, eta nahi ükhen ezazü, zure praube amuina galthazale bat nizan bezala, zunbait ordüz berere, sendi dezadan komünione saintian, zure amurio bihotzian barna sartzen denetik aphür bat; amurekatik ene fedia bethi hanbat azkar dadin, esparantzak zure huntarzünian profeita dezan, eta karitatia, behin untsa phiztü, eta zelüko manna gozatü unduan, seküla nitan eztadin falta.
IV 14, 3. Badizü zure miserikordiak photeria, eni nik galthatzen deiodan graziaren emaitekua, eta ene, süzko ezpiritian, huntarzün ezinago handi bateki, bisitatzekua, zure boronthate saintiaren egüna jin datekianian.
Eta egiazki, zunbat ere ezpeitüt, zuri hañ berheziki debot direnen, desir süz bethia: halarik ere zure graziak emaiten ditazü, desir handi garstatürik den hartarik ükheiteko nahiküntia,