Orrialde:Maister 1757.djvu/433

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


arima debot, zure sakramentiala hañ beste debozionereki, eta süreki hüllantzen direnetzaz: ordian ardüra nihaur beithan ahalkez hurtzen nüzü; zeren zure althare sakratiala, eta komünione saintiaren mahañiala, hañ ephelki eta hozki hüllantzen nizan.

Zeren hañ idor, eta bihotzeko gozorik gabe naguen: zeren zure aitzinian, ene Jinkua, oro süz betherik enizan; ez hañ azkarki debozioniaz thiratürik, eta hunkirik, nula izan beitira hanitx debot, zuñ nigar egitetik ezin baratzen beitziren, komünioniaren desiraren handitarzünez, eta bihotzian senditzen zien amuriua zela kausa.

Bena zureganat beitzuatzan, barnetiko gozo handi bateki; o ene Jinko, üthürri bizi bat zirena, bihotzeko, eta khorpitzeko ahua zabaltürik, bere gosia ezin bestela apaisatüz eta aseziatüz, zure khorpitz saintiaren errezebitzez baizik, plazer oso bateki, eta ezpiritüzko lehia gozatsü bateki.


IV 14, 2. Ala beitzen süz betherik hen fedia zuñ, zü sakramentian present zirela, borogantzatako zerbütxatzen beita.

Ezi hek egiareki ezagützen die bere Jauna, ogiaren haustian, zeren hen