Orrialde:Maister 1757.djvu/432

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Bena zer emanen düt ordari Jinkuari, grazia hunentako; zer karitate hañ baliusarentako?

Deus eniro plazer haboro egin liroionik eman ahal, ezi ez ene bihotzaren ene Jinkuari osoki emaitia eta hareki, ezür xiluetaradrano, jüntatü izatia.

Nuiz ere ene arima Jinkuareki osoki juntatü beitateke; ordian ene bihotzaren barnetikuak oro alagrantziaz, eta boztarioz betherik dirateke.

Ordian erranen deit: zü nahi bazira eneki izan, ni ere nahi nüzü zureki, eta nik ihardetsiren deiot, ükhezü, Jauna, eneki egoiteko huntarzüna, ni nahi nüzü gogo hunez zureki izan.

Ene desirküntia oro düzü, zureki ene bihotza jüntatürik izan dadin.


XIV. KAPITÜLIA


Jesü-Kristen errezebitzeko zunbait arima debotek dien desir süz bethiaz.


Dizipüliaren botza.


IV 14, 1. Ala beita handi, Jauna, zure larderia dienen gorderik begiratzen düzün eztitarzünen hanitxatarzüna: orhitzen nizanian, Jauna, zunbait