egiazko phausia, zützaz kanpo, eztüzü phena, dolore, eta miseria ezin khunta ditakianak baizik.
Zü zira egiazki Jinko estalia, gaixtueki konsellürik hartzen eztüzüna, eta ümileki eta sinpleki elhestatzen zirena.
Ala beita ezti, Jauna, zure ezpiritia, düzünen gañen huntarzüna, zure haurrer zure eztitarzünaren erakusteko, hen, zelütik jaisten den ogi ezinago ezti batez, errekeitatzekua!
Eztüzü nationerik, zunbatnahi beita handi den, bere Jinkuak hañ hüllantzen zaitzonik, nula zü, gure Jinkua, zure arima fidel orotarat hüllantzen betzira, zuñi, egün orozko konsoliotako, eta hen bihotzen zelialat eraikiteko, zihaur janharitako eta gozamenetako emaiten beitzira.
IV 13, 3. Ezi badeia nazionerik hañ famatü denik, nula beita popülü khiristia?
Edo badeia zeliaren pian kreatüra hañ maithatürik, nula beita arima debot bat, zuñtan sartzen beita Jinkua, bere aragi gloriusaz, hura haz dezan amurekatik.
O grazia ezin erraiten dena! O huntarzün miragarria! O amurio mügagabia, gizonaren berheziki enplegatü izan dena!