Orrialde:Maister 1757.djvu/430

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


bihotza osoki ideki dezadan, eta zützaz goza nadin, ene arimak desiratzen dian bezala, eta enizan haboro ihurtzaz mesperetxatia, ez etare kreatüraz batez ere ene klotütik zotükatia, ez ikhusia: bena zü zihaur mintza zakitzadan, eta ni zuri, maite dian bat maite dianari mintzatzen den bezala, eta adixkide bat bere adixkidiareki apairian elhestatzen den bezala?

Nik galthatzen, eta desiratzen düdana düzü, nizana oro zureki jüntatü izatia, eta ene bihotzaren, gaiza kreatü izan diren orotarik, soltatzia; eta komünione saintiaren, eta ardüra meza erraitiaren moianez, zelüko, eta eternitateko gaizen gozatzen hobeki ikhastia.

Ah ene Jinko Jauna, nuiz, nihauren büria osoki ahatzerik, izanen niz nizana oro zureki jüntatürik, eta bat eginik.

Zü nitan, eta ni zütan; hun har ezazü, holaxe biek bat egiten dügülarik, algarreki egon gitian.


IV 13, 2. Zü zira egiazki nitzaz maithatia, milaren artian haitatia, zuñtan ene arimak bere mente orotako egongüia ezarri beitü.

Egiazki zü zira ene bake emailia; kütan diagozü bake ezinago handia, eta