Orrialde:Maister 1757.djvu/427

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


hala nula eliza-txori hegatz batetan gañen bera daguen bat, eta zure faltetzaz orhit zite, zure arimaren hasperen kharatsetan. Ezi maite dien orok adelatzen die lekhürik hobena, eta ederrena bere maitiari; zeren hartan ezagün beita, bere maitia errezebitzen dianaren bihotza.

IV 12, 2. Jakin ezazü, etzintekiala hargatik osoki adela ahal, zure egitatiaren mereximentiaz, igarenik ere urthe oso bat adelü hortan, besterik deus ere ezpiritian ükhen gabe.

Bena ene huntarzünak berak, eta graziak eizten zütü ene mahañialat hüllantzera, hala nula praube bat khümitatia baliz, aberats baten barazkariala, deus besterik ezpeilüke haren hunkier ordari emaiteko, bere büriaren aphaltzia, eta eskerren emaitia baizik.

Egizü zütan dena, eta egizü arrankürareki, errezebi ezazü, ez kostümaz, ez etare bortxaz bena larderiareki, eta debozionereki, zure Jinko maitiaren khorpitza, zuregana jiteko huntarzüna dianen gañen.

Ni nüzü zure deizalia, ni nüzü hori egin dezazün zuri manü emailia: nik süplitüren dit zük ments düzüna, ziauri eta errezebi nezazü.