Orrialde:Maister 1757.djvu/428

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


IV 12, 3. Nuiz ere debozioniaren grazia emaiten beiteizüt, zure Jinkuari eskerrak ematzü, ez zeren zük hura merexi düzün, bena zeren zützaz pietate ükhen düdan.

Ezpalin badüzü debozione hura lehenago idor zirela borogatzen badüzü, hersa zite orazioniari, egizü hasperen, eta bortha trüka ezazü, eta etzitiala bara, grazia sendogarri haren boxinka, edo txortola baten ükheitia merexi dezazün artio.

Ene mengua zük badazü, nik aldiz ez zuria.

Etzira zü ene saintützera jiten, ni aldiz bai zure saintützera eta hobetzera.

Zü jiten zira, eneki jünta, eta eneganik saintü zitian amurekatik; grazia berri bat ükhen dezazün, eta süz betha zitian, berri berritan bizitzez khanbiatzeko.

Eztezazüla ezaxolareki har grazia haur; bena arranküra handireki adela ezazü zure bihotza, eta zure maitia han sar erazi ezazü.


IV 12, 4. Gañeran behar düzü, ez solamentz komünionia beno lehen, debozioniala adelatü; bena orano arrankürareki, hartan zure büriari irañ erazi, sakramentiaren errezebi unduan: eta eztizü