orotrat ere emagüzü gure bekhatü eginen behar den bezala nigarstatzeko grazia; eta aitzinarako thenporan ümilitatezko ezpiritian, eta boronthate hun baten fermotarzünian, zure sü habororeki zerbütxatzekua.
XII. KAPITÜLIA.
Jesü-Kristen errezebitzeko behar diala ihurk arranküra handi bateki adelatü.
Maithatiaren botza.
IV 12, 1. Ni niz xahütarzünaren maithazalia, eta saintütarzün ororen emailia.
Nik bihotz xahü bat txerkhatzen düt, eta han da ene phausagüia.
Adela ezadazü, sala handi untsa pharatü bat, eta zü beithan janen dizüt ene dizipülieki bazkoko axuria.
Zureganat jin nadin, eta zütan egon nadin nahi badüzü, idoki ezazü altxatürazi zaharra, eta xahat ezazü zure bihotzaren egongia.
Jalki erazi itzazü mündüko egitekuaz eta biziuen nahaspillak oro; jar zite,