Orrialde:Maister 1757.djvu/422

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Bazütüt zihaur jakiletako, ene Jinkua eztela gaizarik ni konsolatzen ahal naianik, ez kreatürarik ene bihotza phausa erazi diruanik, zü baizik, ene Jinkua, zeren zure eternitate orotan ikhustia desiratzen beitüt.

Bena eztitezü hori izan, bizitze heriuaren haidürü daguen huntan nizano. Hartakoz pazentzia handi bati gomendatü behar dit, eta ene büria zure eskü pian desirkünte orotan ezarri.

Ezi zure saintiek, Jauna, zuñ zureki zelüko erresoman alagrantzia handitan beitaude, fede, eta esparantza handi bateki, bizi zireno, zure gloriaren jitia egürükiten zizien. Sinhesten dit, hek sinhetsi ziena, badit, hek ükhen zien esparantxa; hurak heltü diren lekhiala, zure graziareki batian, heltüren nizala konfidantxa fermo batetan nüzü.

Saintien etsenplietzaz azkartürik, fedian anhartio ebiliren nüzü.

Ükhenen zitit librü saintiak ere ene konsolagarri, eta ene bizitziaren mirallgei, eta horik oro beno haboro dena, zure khorpitz ezinago saintia dükezü ene erremedio bakhoitza, eta ni hersatüren nitzaiona.