aldiz estalgünerik gabe bere beithan den bezala.
Egiazko fediak argi emaiten deitadanaz, eta hartan ebiltiaz pairatü behar dit; eternitateko argitarzünaren egüna jin, eta figüren itzalak igaren ditian artio.
Bena osoki konplitü dena jin datekianian, eztate sakramentien beharrik; zereneta zelüko glorian dohatsü direnek, sakramentien erremediuaren menguarik ezpeitükeie.
Ezi bethi irañen dian alagrantzian Jinkuaren aitzinian daude, haren gloria begithartez begitharte ikhusten dielarik, eta argitarzünetik Jinkotarzünaren leziaren argitarzünialat khanbiatü izan unduan, plazer handireki gozatzen dira Jinkuaren Berbo gizon egin izan denaz, hatsarrian izan, eta eternitate orotan daguen bezala.
IV 11, 3. Gaiza miragarri horietzaz orhitzen nizanian, zuñ-nahi beita ezpiritüzko konsolazionek ere eztitazie debeiarzün greugarri bat baizik emaiten, zereneta ene Jinkua bere glorian klarki ikhus dezadan artio, deus ezpeitütüt pheretxatzen mündü huntan ikhusten, edo entzüten dütüdan gaizak oro.