Orrialde:Maister 1757.djvu/420

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


bihotzeko desirkünte ororen gañetik, desiragarri zitzaitzona.

Egiazki gaiza ezti bat lükezü enetako, zure aitzinian, barnetiko amurio batez, nigar egitia, eta maidalena debotareki, zure huñen nigarrez bustatzia.

Bena nun da debozione hura? Nun da nigar saintü hen turrustaz egitia?

Egia düzü, ene bihotzak orok, zure eta zure aingürü saintien aitzinian, süz betherik izan, eta plazerez nigar egin behar lükiala.

Ezi sakramentü huntan, egiazki present zütüt, zunbat ere besteren üdüriaren pian gorderik beitzaude.


IV 11, 2. Elirozie ene begiek, egia düzü, süstenga ahal, zihauren argitarzün propian, zure ikhustia: mündia oro ere elitezü den bezala egon, zure gloriazko majestatiaren leñhürü dardeiatzen direnetan.

Ene flakezia dela kausa arren, eta haren egarteko, Sakramentiaren pian zure büria gordatzen düzü.

Badit, eta adoratzen dit egiazki, zelian aingüriek adoratzen diena; bena nik ez orano fediaren ülhünpian baizik; hek