Orrialde:Maister 1757.djvu/419

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


kostümak hartara erakharten dialakoz baizik, ezpeita adelatzen, hura ardürago eztate behar den bezala prest.

Dohatsü da meza erraiten, edo komüniatzen dian ordü oroz, bere büria Jinkuari eskentzen diana.

Etzitiala meza erraitian lüzegi, ez lehiatiegi izan, bena zureki bizitzen diren egitate hunari jarraiki zite.

Eztüzü behar bester desplazerik egin, ez debeiarzünik eman; bena bai besten bidia etxeki, zure aitzinetikuen egitate hunaren araur: eta besteren profeitia lehenago txerkhatü, ezi ez zure debozionia, eta bihotzeko desirküntia.


XI. KAPITÜLIA


Ezinago Jesü-Kristen khorpitzaren, eta eskriptüra saintaren behar handi bat diala arima fidelak.


Dizipüliaren botza.


IV 11, 1. O ezinago ezti ziren Jesüs Jauna: ala beita handi zure banketian, zureki jaten dian arima debotaren eztitarzüna; nun beste janharirik ezpeitzaio emaiten, zü zihaur baizik, zuñ beitzira hartzaz maithatia, eta haren