Bena hoztarzüna sarthü bazaio, behar dü bere büria korajatü, eta eginahala oro egin; eta Jinkuak ajütatüren dü haren boronthate hunaren araur, zuñi berheziki so egiten beitü.
IV 10, 6. Nuiz ere aldiz arrazu hun batek bara erazitzen beitü, badüke hargatik bethi boronthate xahia, eta komüniatzeko intenzione debota; eta hala, ezta izanen sakramentiaren frütia gabe.
Ezi zuñ-nahi beita debot, egün eta oren oroz, hüllant ahal daiteke profeitableki, eta manü gabe Jesü-Kristen ezpiritüzko komünioniala.
Haregatik orogatik behar dü egün haitatü zunbaitez, eta thenpora señalatiez, bere salbazaliaren khorpitza sakramentian errezebitü, aphalmentü bihotzetik jalkiten den bateki, eta bere konsolazionia beno lehen, Jinkuaren laidoriua eta uhuria txerkhatü.
Ezi Jesü-Kristen inkarnazioniaren misteriua, eta pasione saintia phensamentian debotki etxekiten, eta haren amuriuaz süz bethatzen den ordü oroz, ezpiritüz komüniatzen dü, eta hazkürrü ezin ikhusten den batez azkartzen da.
IV 10, 7. Nur ere bestaren jitiari, edo