Ezpiritü gaixtua bera (Job saintiaren librian izkiribatü izan den bezala) Jinkuaren haurren artiala jiten da, amurekatik, bere gaixtokeria üsatiaz, hurak nahas ditzan, edo lotsaz, eta düdaz betha; hen debozioniaren hert erazitzeko, edo atakatzen dütialarik, fediaren gal erazitzeko: ustez komünionia eitz erazinen deien, edo epheltarzüneki hareganat hüllant eraziren dütian.
Bena eztü behar ihurk axolik ükhen batere, haren finazia eta üdüripen, zunbatnahi beita ahalkeizün, eta lotsa eragingarri direnetzaz, bena urthuki behar zaitzo beraurtan gaña berriz itxusmentü hurak oro.
Mesperetxatü, eta trüfatü behar dü miserable hark, eta, harek atakatiagatik, edo khexatarzün erakharten dütienegatik, ezta behar komünione saintia eitzi.
IV 10, 3. Ardüra orano, debozione ükheiteko arranküra soberak, eta kofesioniaren egiteko erreüstarzün batek, ezpiritia nahasten dü.
Goberna zite, zühürren konselliaren araur, eta eitz itzazü erreüstarzüna, eta hüts egin dezazün lotsa, zeren Jinkuaren grazia ezpeitie eizten, jitera, eta