Orrialde:Maister 1757.djvu/416

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


ezpiritiaren debozionia gal erazitzen beitie.

Komünione sakratia eztezazüla eitz, zunbait thürbürarzün, edo greutarzün txipigatik; bena zuaza lehen beno lehen kofesatzera, eta bester gogo hunez pharka itzazü ofentsü egin deitzienak oro.

Zihaurk aldiz, nurbait ofensatü badüzü, pharkamentü ümilki gatha ezozü, eta Jinkuak zihauri gogotik pharkatüren deizü.


IV 10, 4. Zer profeitü da kofesioniaren hürrün igortia, eta komünione saintiaren gerualat eiztia.

Xahat zite bertan beno bertanago, egoitz ezazü bertarik phozua, lehia zite erremediuaren hartzera, eta hobeki edirenen zira, ezi ez lüzaz gerualatürik.

Egün gaiza bat dela kausa eizten badüzü, behar heltübada beste bat handiagorik jinen zaizü: eta gisa hortan komünionetik lüzaz destorbatü izan ahal zinteke, eta gütiago prest gertha zinteke.

Bilaintz zite, ahal bezañ fitetz, phezütarzün, eta herabe hortarik: zeren ezpiritiaren lüzaz erreüs ükheitiak, thenpora lüzeren thürbürarzünian igaraitiak,