Orrialde:Maister 1757.djvu/413

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


egin, edo tristezia eman deitaienegatik, edo mesperetxü, edo damü, edo phena zunbait egin leitaienegatik.

Hitzez ere, eta obraz, nakialarik, edo jakin gabe, zunbait aldiz tristetü, nahaspillatü, phezütü, eta eskandalisatü nütükian orogatik: amurekatik guri orori bardinzki pharka ditzagüzün gure bekhatiak, eta alkharri egin güntükian goitzarrenak.

Idoki itzazü, Jauna, gure bihotzetarik mesfidantxa, belzuri egite, kolera, eta debadio güntükianak oro; eta karitatia zaurtzen, eta gure anaietarako amuriua hert erazitzen ahal deizkien gaizak oro.

Heizü, Jauna, heizü pietate, zure miserikordia galthatzen deitzünetzaz, emazü zure grazia, haren mengua dianer; eta izan erazi gitzazü, zure graziaz gozatzia merexi dirogün bezala, eta hartzaz profeita dezagün bezala bizitze eternalialat juaiteko hala biz.