Orrialde:Maister 1757.djvu/412

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


IV 9, 5. Eskentzen deitzüt orano arima deboten desirkünte saintiak oro, ene askazi adixkide, anaie, arreba khario zaiztadanen ororen, eta eni, edo beste zunbaiti zure amurekatik, hunki egin dienen beharüniak, eta menguak.

Hala nula nik orozione, eta meza erran niezen bere, edo berenegatik desiratü, eta galthatü deiztadenak; nahibada lürrian diren orano bizirik, nahibada mündü huntarik jadanik soltatürik diren.

Amurekatik orok sendi dezen, zureganik jiten zaiela, zure graziaren sokhorria, konsolazioniaren ajütia, danjeretarik begiratü izatia, phenetarik soltatzia, eta gaitz orotarik libratü izan unduan, esker handirik alagrantziareki eman dizazien.


IV 9, 6. Eskentzen deitzüt haboroz haborotan ene orozioniak, eta bakezko ostiak (*), berheziki eni zerbaitetan ogen

(*) Ostia da gizonek sakrifiziuan Jinkuari eskentzen dien gaiza: hala nula gure althareko sakrifizio adorablian Jesü-Krist bera beita bere büriaren aita eternalari oberendazalia, eta aphezek hareki batian bürzagigua oro dianari oberenda egiten diena.