Othoitzen zütüt, ene Jinkua, zure aitzinian jarten nizanian, beha kakiztadan, pharkatzera ekharri dena bezala.
Desplazer ezin handiago bat ene bekhatiek orok egiten ditazie enüzü haboro nahi hetara erori: bena dolü dit, eta bizi nizano ükhenen ere bai: prest nüzü penitenzia egitera, eta ene eginahalaz, hen phakütan, behar diren obren konplitzera.
Pharka itzadatzü, ene Jinko huna, pharka ene bekhatiak, zure izen saintiaren amurekatik: salba ezazü ene arima, zuñ zure odol preziatiaz arrerosi beitüzü.
Haur nüzüla ni zure miserikordiari naguena, zure eskü saintietan ezarten dit ene büria.
Egizü nitzaz, ez ene maleziaren, eta inikitatiaren bena bai zure huntarzünaren araur.
IV 9, 4. Eskentzen deitzüt ene hunki eginak oro, zunbat ere ezinago aphür, eta eskaz beitira; amurekatik hunt, eta saintü ditzazün, zaitzün plazent eta maithagarri; eta hunetik hobialat igaren erazi ditzazün; ni aldiz, erdigizon herabezti, eta ezdeus xar nizana, gida nezazün azkentze dohatsü, eta laidabliala.