zure bethiereko zerbütxari baten, zure obedienzian, eta thaik gabezko laidoriuetan izateko.
Har nazazü zure khorpitz preziatiaren oberenda saintü huneki, zuñ egün eskentzen beiteizüt, aingürü, ezin ikhus ditakian bezala, daudianen aitzinian; amurekatik ene, eta zure popülü ororen salbamentütako izan dadin.
IV 9, 2. Jauna, ezarten deitzüt, oberenda bat bezala, zure bakezko altharen gañen, nik, zure, eta zure aingürü saintien aitzinian, bekhatü egiten hasi nintzan lehen egünaz geroz, oren huntaradrano, egin ahal nüntükian bekhatiak oro; amurekatik zure karitatiaren sü saintiaz ülhaint, eta hurt erazi, eta ene bekhatien belzkürak oro gal erazi ditzazün, ene kontzentzia xahat, eta bekhatü egitez galdü düdan grazia berrik eman dizadazün; oro osoki pharkatzen deiztatzülarik, eta nihaur, bakiaren besarka saintian, karitatuski hartzen naizülarik.
IV 9, 3. Zer egin dirot deus besterik ene bekhatiegatik, baizik ere hurak ümilki kofesa; eta nigarsta, eta thaik gabe zü othoi pharka ditzadazün?