Orrialde:Maister 1757.djvu/400

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


ezten bezala, erakuts dezazün.

Ordeñü horren hartziaz eztüzü zure karga arhintü, bena bai lehenago, bizitze hun baten kharreiatziaz, zure büria hersikiago tinkatü, eta saintütarzün handiago baten ükheiteko, estekamentian jarri zira.

Aphezak behar dü, berthüte orotzaz edertürik izan, eta bester bizitze hunaren etsenplia eman.

Haren bizitziak eztü behar, jente komünenak bezalako izan, bena zelüko aingürienak, edo lürrian konplitienik direnenak bezalako.


IV 5, 3. Aphez arrabeztitiak Jesü-Kristen plaza etxekiten dü, amurekatik Jinkua debotki, eta ümilki othoi dezan beregatik, eta popülü orogatik.

Badü aitzinetik, eta gibeletik Jesüsen khürütxiaren señalia, haren pasione saintiaz thaik gabe orhit dadin amurekatik, eliza kaparen aitzinian khürütxia ekharten dü, Jesü-Kristen hatzer untsa so egin dezan, eta hari debotki jarraikitera iseia dadin amurekatik.

Gibelian badü khürütxia, amurekatik zernahibeita gaitz besteganik jin dakion, eztiki oro Jinkuagatik igurtz ditzan.