Aitzinian ekharten dü khürütxia, bere bekhatiegatik nigar egin dezan amurekatik, gibelian aldiz, pietatez bestek egin dütienak ere nigarsta ditzan, eta jakin dezan, Jinkuaren, eta bekhatoriaren artian, ararteko ezarri izan dela.
Eztizü behar orazione erraitetik, ez sakrifizio saintiaren oberendatzetik ekhüratü, her grazia, eta miserikordia jardiets diazen merexi artio.
Aphezak meza erraiten dianian, Jinkua uhuratzen dü, aingüriak alageratzen, eliza debozioniala erakharten, biziak ajütatzen, hiler phausia ükhen erazitzen dü, eta bera, huntarzün orotan, phartelant gerthatzen da.
VI. KAPITÜLIA
Galto bat, eia zer egin behar den, komünionia beno lehen.
Dizipüliaren botza.
IV 6, 1. Jauna, zure handitarzünaren, eta nihauren ezdeustarzünaren ezagützian sartzen nizanian, lotsaz ikhara,