mezaren erraiteko, eta Jesü-Kristen khorpitzaren konsekratzeko photeria.
Apheza da Jinkuaren ministria, Jinkuaren hitzaz zerbütxatzen dena, Jinkuaren maniaren, eta xede ezarri dianaren berthütez: Jinkua aldiz han da, egile prinzipala, obrazale ezin ikhusten dena, zuñen pian beitaude, nahi dütian gaizak oro, eta zuñek, manhatzen dütianak oro, obedient beitütü.
IV 5, 2. Sakramentü ezinago handi den huntan arren, behar düzü haboro sinheste ezarri, Jinko photere oro dianian, ezi ez zure zentzü propian, edo beste señale ikhusten ahal den zunbaitetan.
Hartakoz larderia, eta aphalmentü handireki, obra saintü huntara hüllantü behar da.
Untsa gogua emazü, eta ikhus ezazü, zer gaikaren kargia eman izan zaizün, aphezküpiaren apheziüpiaren eskien eskzen zütan gañen phausatziaz.
Aphez egin izan zira, eta meza erraiteko konsekratü; gogua emazü orai, leialki, eta debotki bere thenporan, Jinkuari sakrifiziua oberenda dezazün, eta zihauren büria, deus hartan erraitekorik