Orrialde:Maister 1757.djvu/390

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


IV 3, 2. Ziauri zü zihaur eneganat, eta aski dit ezi zützaz kanpo eztüzü konsolazionerik batere, deus balia dianik.

Zü gabe enitezü izan, ez etare bizi zure bisita gabe.

Hartakoz behar dit ardüra, zureganat hersatü, eta zure khorpitza salbamentiaren erremedio bat bezala errezebitü; beldürrez bidian engoxa nendin, zelüko hazkürriaz gabe banendi.

Ezi zihaurk Jesüs miserikordiaz bethia, popülier pheredikatzian, eta gisa orotako eritarzünen sendotzian, nuzpait erran zünian, eztütüt eitzi nahi barurik juaitera, beldürrez bidian engoxa ditian.

Egizü eneki ere orai gisa hortan, arima fidelen konsolazionetako, zure büria sakramentü huntan eitzi düzünen gañen.

Ezi zü zira arimaren errekeitü eztia, eta nurk ere zü behar den bezala jaten beitzütü, hura zure gloria eternalaren phartelant, eta primü izanen düzü.

Egiazki, hañ ardüra erorten, eta bekhatü egiten, hañ bertan hozten, eta indarrak galtzen dütüdanen gañen, mengua handi bat dizüt, arraberri, xaha, eta gort nadin orazione üsintzaz,