kofesionetzaz, eta zure khorpitz sakratiaren errezebitziaz; beldürrez lüzazegi, hura gabe, egon banendi, ene deseñ hun hartü düdana, galtzera eitz dezadan.
IV 3, 3. Ezi gizonaren zentziak, gaztezarotik gora, gaizkiala ekharriak dütüzü, eta Jinkuaren sokhorria jiten ezpalin bada, bertan gizona gaixtuaguetarat erorten düzü.
Gaizkitik arren komünione saintiak gibel erazitzen dizü, eta hunkian azkartzen.
Ezi orai hañ ardüra ezazholatü, eta ephel baniz, komüniatzen, edo meza erraiten düdanian, zer lizate, erremediua har, eta hañ süstengü handi bat txerkha ezpaneza.
Eta zunbatere ezpeiniz egün oroz xahü, ez meza erraiteko, untsa adelatürik; halarik ere eginahala eginen dit, misterio dibinuen thenpora propiez errezebitzeko, eta hañ grazia handian phartelant izateko.
Ezi haur düzü arima fidel baten konsolazione bakhoitz prinzipala, khorpitz hilkorrian zureganik hürrüntürik dageno, Jinkuaz ardüra orhitzen delarik, bere maitiaren ezpiritü debot bateki errezebitzia.