III. KAPITÜLIA
Hun dela ardüra komüniatzia.
Dizipüliaren botza
IV 3, 1. Haur nüzala ni Jauna, zureganat jiten, amurekatik praubiarentako, zure eztitarzünian, ene Jinkua, adelatü düzün presentaz goza nadin, baietare untsa ediren.
Nik desira ditzakedan, eta desiratü behar dütüdan gaizak oro, zütan diaudetzü: zü zira ene salbamentia eta arreroslia; ene esparantxa, eta indarra, ene ohuria, eta gloria.
Alagera ezazü arren egün zure zerbütxariaren arima, zureganat, ene Jesüs Jauna, goititü düdanen gañen.
Desiratzen dit orai, zure debotki eta aphalmentüreki errezebitzia, nahi zütüt ene etxian sar erazi, amurekatik Zakeareki, zützaz benedikatü izatia, merexi dezadan, eta Abrahamen haurren artian ezarri izatia.
Ene arimak zure khorpitza desiratzen dizü, ene bihotzak zureki jüntatü izatia, txerkhatzen dizü.