oharzepen batentako, manhatü, eta ezarri dütüzün bezala.
IV 2, 6. Alagera zite ene arima, eta Jinkuari eskerrak eman itzazü, hañ present eder, eta konsolazione berhezi, nigarrezko lekhü huntan, eitzi deitzünegatik.
Ezi zunbatetan ere misterio hori zelebratzen, eta Jesü-Kristen khorpitza errezebitzen beitüzü; hañbestetan zure arrerostiaren obra egiten düzü, eta Jesü Kristen mereximentien ororen phartelant gerthatzen zira.
Egiazki Jesü-Kristen karitatia ezta seküla hertzen, ez etare haren arrerostiaren handitarzüna seküla hüsten.
Hartakoz, ezpiritiaren arraberritze fresk bateki, hartara adelatü behar düzü bethi, eta salbamentiaren misterio handia, goguan belerazki etxeki.
Hang handi, berri, eta maithagarri üdüritü behar zaizü, meza erraiten, edo entzüten düzüna; nula egün hartan berian, Jesü Krist lehenik Maria Birjinaren sabeliala jaitsirik, gizon egin izan beiliz, edo khürütxian itzatürik, gizonen salbamentiagatik soferitzen, eta hiltzen beiliz.