Orrialde:Maister 1757.djvu/387

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


haur arima jaki izan ledin, manü eman zünianian! Ala beita ezti, eta maithagarri, zü zihaur hazkürrütako emanik, dadükan banketa!

Ala beita miragarri, Jauna, zure lanegina! Ala beita photerus, zure indarra! Ala beita ezin erran bezalako, zure egia!

Ezi mintzatü zira, eta gaizak oro egin izan dütüzü: eta zük manhatia konplitü izan düzü.


IV 2, 5. Gaiza miragarria, sinheste merexi diana eta gizonaren enthelegia beno gorago dena; zü osorik zaudiala, ene Jinko Jauna, egiazko Jinko eta gizon zirena, ogiaren, eta arduaren üdüri txipi baten pian; eta xehekatü gabe, zü errezebitzen zütianak, jaten zütiala.

O gaiza ororen Jauna, ihuren menguarik eztüzüna; gütan zure sakramentiaren moianez egon nahi izan zira: begira itzazü ene bihotza, eta khorpitza theiarzünik gabe; amurekatik zure misteriuak zelebra ahal ditzadan ardüra, kontzenzia xahü, eta alagera bateki, eta errezebi zitzadan, ene salbamentü eternalarentako, zihauren, orotan gainti, uhuretan, eta bethiereko