Orrialde:Maister 1757.djvu/386

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


sendogarriagorik ükhen ahal nirua, ezi ez zure aitzinian, ene büriaren osoki ümiliatzia, zure huntarzün mügagabia, gora beno gorago nihauren gañetik, ezarten düdalarik?


IV 2, 3. Laidatzen, eta bethierekoz goratzen zütüt, ene Jinkua. Mesperetxatzen dit ene büria, eta zure eskü pian ezarten, bere ezdeustarzünaren barnatarzünian.

Haur zirela zü, saintien, saintia, ni aldiz, bekhatien theiarzüna bera.

Haur zirela zü, eneganat aphaltzen zirena, ni aldiz, solamentz zuri so egiteko, aski enizana.

Haur zirela zü, eneganat jiten zirena, zü eneki izan nahi zira, zük zure banketiala khümitatzen naizü.

Zük eman nahi deitazü zelüko hazkürria, eta aingürien ogia jatera, zuñ zihaur bera baizik ezpeita, ogi bizia, zelütik jaitsi zirena, eta mündiari bizia emaiten düzüna.


IV 2, 4. Horra nuntik jiten den amuriua, edo maite ükheitia, zer huntarzünak argi egiten dian! Ala beitüzü horiegatik esker, eta laidorio handirik hartze!

O zuñen sendogarri, eta profeitable izan den zure deseña, sakramentü