Aithortzen dizüt arren ene ezdeustarzüna, ezagützen dit zure huntarzüna, laidatzen zure miserikordia, eta eskerrak emaiten zure karitate ezinago handiari.
Zihauren amurekatik, hori egiten düzü, eta ez ene merexiegatik, zure huntarzüna hobeki ezagüt erazi dizadazün, karitate hedatiago bat ni beithan enpheltatia izan dadin amurekatik, eta ümilitatia hobekiago gomendatia.
Zeren arren hori zuri plazent zaizün, eta hala egin izan ledin manhatü beitüzü, plazent zitazü eni ere zure huntarzüna; untsa nahi nikezü, ene inikitatiak eliazon baragallürik ezar.
IV 2, 2. O ene Jesüs ezinago ezti, eta hun zirena, zunbat aphalmentü, esker, eta thaik gabezko laidorio zor zaizü, zure khorpitz sakratiaren errezebitziarentako, zuñen hünditarzüna enthelega erazi diroian gizonik ezpeita edireiten batere.
Bena zer phensamentü ükhenen düt, komünione saintü huntan, ene Jinkuari hüllantzian, zuñ behar bezala ezpeitirot adora, eta hargatik haren debotki errezebitzia desiratzen beitüt.
Phensamentü hobiagorik, ez