Orrialde:Maister 1757.djvu/384

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


II. KAPITÜLIA


Jinkuak gizonari, Sakramentü huntan, huntarzün, eta karitate handi bat erakusten diala.


Dizipüliaren botza.


IV 2, 1. Zure huntarzün, eta miserikordia handian fidatzen nizalarik, Jauna, hüllantzen nüzü eririk, sendozaliaganat, goserik, eta egarririk, bizitziaren üthürbürialat, menguatürik, zelüko erregiaganat, zerbütxari bat bezala, bürzagiaganat, kreatüra bezala kreazaliaganat, eta eskerniatü bat bezala, konsolazale hunaganat.

Bena nuntik düt, huntarzün handi haur, zü eneganat jin zitian, nur niz ni, zihauren eni emaiteko?

Nula bentüratzen da bekhatoria, zure aitzinian agertzera? Eta zük, nulaz düzü huntarzüna, bekhatoriaganat jitekua?

Ezagützen düzü zure zerbütxaria, eta badakizü deus hunik bere beithan eztiala, zük hari adixkidegua horren emaiteko.