Orrialde:Maister 1757.djvu/380

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


khorpitz adorabliaren errezebitzian.


IV 1, 9. Baduatz hanitx lasterrez, saintien erlekiak diren lekhü orotara, hen bisitatzeko, eta estonatzen dira hen egitaten entzütez; xehe so egiten die hen eliza eder, eta handier; hen ezür sakratü zetaz eta ürhez üngüratürik daudianer, pot egiten die.

Eta haur zirela zü, ene Jinkua, saintien saintia, gizonen kreazalia, aingürien Jauna, heben altharian nihauren khantian zaudiana.

Ardüran gizonek holako lekhien bisitatzian eztie berritzepenen, eta orano ikhusi eztütien gaizen ezagütü nahia baizik: hartakoz bere biziuetarik khanbiamentü aphür ekharten die, orotan gainti, egiazko dolümen bat gabe, arhinzki holako lasterkak hartzen dütien thenporan.

Heben aldiz, althareko sakramentü saintian zirena oro zira, Jesü-Krist ene Jinkua, gizon egin zirena; nun salbamentü eternalaren frütü aberats bat ihurk altxatzen beitü, zü debotki, eta behar den bezala, errezebitzen zütian ordü oroz.

Ezkitizü obra horren egitera arhintarzün,