Orrialde:Maister 1757.djvu/381

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


jakin behar, edo zentzien plazerer enjogi izate zunbaitek eramaiten: bena bai fede azkar batek, esparantza debot batek, eta karitate egiazko batek.


IV 1, 10. O mündiaren kreazale Jinko ezin ikhusten ahal zirena, ala beiteiküzü batzarre miragarria egiten: ala beitütüzü eztiki eta mañuski zure haitatiak erabilten, sakramentü huntan, zure khorpitz propia errezebitzeko eskentzen deiezünian.

Hori egiazki gure enthelegia oro beno gorago düzü, horrek deboten bihotzak berheziki bereganat thiratzen zitizü, eta hen süia phizten.

Ezi zure egiazko fidelek bere mentia oro bizitze hunaren besarkatzeko iseietan ezarten dienek, ardüra jardiesten dizie, sakramentü ezinago handi huntarik, debozioniaren grazia handi bat, eta berthütiaren amuriua.


IV 1, 11. O sakramentü hunen grazia miragarri gorderik daguena, Jesü-Kristen fidelek baizik ezagützen eztiena, infidelek aldiz, eta bekhatiaren esklabuek ezin bere beithan borogatzen diena!

Sakramentü hunek grazia espiritüala emaiten, berthüte galdia ariman