Orrialde:Maister 1757.djvu/379

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


IV 1, 7. Zeren arren sü habororeki eniz adelatzen, zure misterio saintien errezebitzera; nuzpaizko patriarka, profeta, errege ere, eta prinze hek bere popülü ororeki hañbeste debozione, Jinkuaren zerbütxü saintiaren, erakutsi zienen gañen?


IV 1, 8. Dabit errege ezinago debota bere indar oroz, Jinkuaren arkharren aitzinian, dantzatü izan zen, orhitzen zelarik Jinkuak bestordüz haren aiter egin zütian huntarzünez; khantatzeko hanitx instrüment suerte, eta psalmiak egin zütian, eta manü eman khantatiak izan litian, boztario, eta alagrantziareki; berak ere ardüra khantatü zian harpa deitzen zen instrüment batetan, Espiritü Saintiaren graziaz argitürik: erakutsi zian Israeleko popüliari, bihotz osoz Jinkuaren laidatzen, eta aho batez, eta botz batez egün oroz haren benedikatzen, eta ezagüt erazitzen.

Ordian hañbeste debozione, eta Jinkuaren laidoriuen hañbeste ohartzepen balin bazen, lege zaharreko arkharen aitzinian; zunbat orai, nik eta popülü khiristiak orok ükhen behar dügü aphalmentü, eta debozione, sakramentü saintiaren aitzinian, eta Jesü-Kristen