oren erdiaren araua behar den bezala enplegatzen jakin nian!
IV 1, 5. O ene Jinkua, zunbat gaizaren egiteko arranküra hek ükhen zien, zuri plazer egin lezen amurekatik.
Elas ala beita gaiza aphürra, nik egiten düdana! Ala beitüt thenpora aphür ezarten, errezibitzera adelatzen nizanian!
Bekhanki nüzü nihaur beithan osoki sarthürik, eta hanitxez bekhankiago, barreiarzün orotarik xahatürik.
Eta egiazki zure Jinkotarzünaren presentzia sendogarrian, elikezie behar phensamentü gaizkiala duatzanetarik batek ere jin ezpiritiala, ez kreatürak batek ere goguan etxeki, zeren ostatatü behar beitüt, ez aingürü bat, bena aingürien Jauna.
IV 1, 6. Badüzü halarik ere hürrüntarzün ezinago handi bat, alianzazko, bere barnen zütianeki, arkharen, eta zure khorpitz, bere berthüte ezin erraiten direneki, ezinago xahü denaren artian: eta lege zaharreko sakrifizio, gero jin behar zienak erakusten zütienen; eta zure khorpitzaren egiazko ostia, sakrifizio zaharrak oro bethatzen, eta konplitzen dütianaren artian.