Orrialde:Maister 1757.djvu/377

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


ezarri zizün, bera zunbait bestereki salba ledin amurekatik; eta ni nula oren batez adelatüren ahal niz, mündiaren egiliaren behar den ümilitatiareki errezebitzeko.

Moisa zure zerbütxari handiak, eta adixkide berheziak egin zizün, zur ezin gastatzen zen batetarik arkha bat, zuñ ürhestatü beitzian, ürhe ezinago xahü batez, bi legiaren taulen hartan goititzeko: eta ni, kreatüra khiñozia, bentüratüren niza, legiaren egiliaren, eta biziaren emailiaren, hañ ehiñera errezibitzera?

Salomon Israelitikuen erregerik zühürrenak zazpi urthe ezarri zizün, zure izen saintiaren laidoriotan, tenplo eder beno ederrago baten eragiteko.

Haren sagrazioniaren besta zortzi egünez etxeki zizün, mila bakezko ostia oberendatü ükhen zitizün: eta aliantzazko arkha trunpetotsez, eta sürlüriotan, adelatü zeion lekhian, solenitate handireki ezarri ükhen zizün.

Eta nik, desditxatü nizana, gizon orotarik praubena, nula sar eraziren zütüt ene etxian; bortxa oren erdi baten debotki enplegatzen dakidana? Jinkuak baletsa aldi bakhoitz batez ere