Orrialde:Maister 1757.djvu/376

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


O hitz, bekhatoriak entzüten ahal dian eztiena, eta maithagarriena, zeren zük, ene Jinko Jauna, menguatia, eta praubia khümitatzen beitütüzü zure khorpitz ezinago saintü denaren errezebitzera.

Bena nur niz ni, Jauna, atrebitzeko zureganat hüllantzera.

Zeliek orok ezin edeiten zütie, eta diozü, ziauste eneganat oro.


IV 1, 3. Zer erran nahi dü huntarzün ezinago ezti, eta khümitü hañbeste amurioz betherik daguen hunek.

Nula bentüratüren niz jitera; atrebi erazi nindiroian hunkirik batere nihaur beithan eztüdianian sendi?

Nula nik, hañbestetan zure begitharte ezinago ezti dena ofensatü eta, sar eraziren zütüt ene etxian?

Aingüriak, eta arkanjeliak ikhara diaudezü; saintiak, eta jüstuak larderiaz betherik dütüzü, eta zük diozü, ziauste eneganat oro.

Zihaurek, Jauna, hori erran ezpazeneza, nurk sinhets liro egia dela?

Eta zihaurek manü hori eman ezpazeneza, nur atrebi leite hüllantzera?


IV 1, 4. Noe gizon jüsto harek, bere arkharen egitian, ehün urtheren triballia