horrek, ene aitzinian, haboro ümilia, eta ene laidorio handiaguetarat juan erazi ezpaleza.
Haboro plazer Jinkuari egiten dü bere bekhatien handitarzünaz, bere berthüten txipitarzünaz, eta bere, saintien pherestütarzünetik, ezinago hürrün izatiaz gogua betherik etxekiten dianak, ezi ez hen handitarzünaz, edo txipitarzünaz debadiotan sartzen denak.
Hobiago da, orazione debotez, eta nigar egitez saintien othoitzia, eta hen gureganatko lagünguaren ezpiritü ümil batez galthatzia, ezi ez txerkhü bano batez hen segretien ikhertzia.
III 58, 8. Hurak untsa eta ezinago untsa kontent dira gizonez balekie kontent izaten, eta bere elhe auherren apaisatzen.
Eztütüzü glorifikatzen, bere mereximentü propitzaz; ezi bazikizie, eztiela bereganik huntarzünik batere: bena eneganik diela diena oro: zeren nik ene karitate mügagabiaz eman beiteitzüt oro.
Hañ ene Jinkotarzünaren amurio handi batez, eta alagrantzia mükürri batez betherik diaudetzü, nun bere glorian, deus mentsik ezpeitie, ez etare ükheiten