ahal bere dohatsütarzünian.
Saintiak oro zunbatenaz gorago beitzira glorian, hanbatenaz ümilago dira bere beithan, hüllanago enetako, eta nitzaz maithatiago.
Hartakoz eskriptüra saintan badüzü izkribatürik: egoxten zütiela bere khoruak Jinkuaren aitzinian, eta bere begithartetan gaña lüharrastü izan zirela, axuriaren aitzinian, adoratzen zielarik, jinen diren thenpora orotan bizi datekiana.
III 58, 9. Hanitxek galthatzen die, nur den handienik Jinkuaren erresoman, jakin gabe, eta txipienen herrenkian ere izatia merexi dükeienez.
Gaiza handia da, txipienik ere zelian izatia nun oro handi beitira: zeren oro Jinkuaren seme deithüren, eta izanen beitira.
Txipiena milaren izanen da, bekhatoria aldiz, ehün urthez bizirik ere, bethierekoz hilen da.
Ezi ene dizipüliek galthatzen zeitaden thenporan, nur zatekian handienik zelüko erresoman: hulaxe ihardetsi ükhen neien.
Ezpaziradeie eneganat ützültzen, eta txipitzen haurrak bezala, etziradeie zelüko