III 58, 6. Hanitxentako jakingabia da kausa, eta orotan gainti, argi aphür ükhen dienentako, zuñek arraroki beitakie, nurbaiten maithatzen, ezpiritüzko amistantxa osoki hun den batez.
Beren desir, eta amistantxa natüralak orano, batzen, edo besten maithatzera, azkarki erakharten dütü, eta zer ere sendimentü beitie lürreko gaizetzaz; hala ustekeria dükeie datekiala zelükuetzaz ere.
Bena bada hürrüntarzün ezin pareiatzen den bat, jakingabek ükheiten dütien phensamentien, eta Jinkuaren argiaz argitürik direnek, xehe so eginez ükheiten dütienen artian.
III 58, 7. Gogua emazü arren, ene semia, zure jakitia beno gorago diren gaizetzaz mintza etzitian, hen ikhasi beharrez; bena lehenago zure arranküra, eta ezpiritia etxeki ezazü; zelüko erresoman, nahi bada txipien txipienik, zure büria ediren ahal dezazün amurekatik.
Eta nurbaitek baleki, zuñ beste bat beno saintiago lizan, edo handiagoren zelüko erresoman igaraiten den: zer profeitü lüke jakite hortarik, ezagütze