Orrialde:Maister 1757.djvu/364

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eztü handia uhuratzen; zeren txipia eta handia nik eginik beitira.

Eta nurk ere ene saintietarik zunbaiti, zerbait idokitzen beitü, eni nihauri idokitzen dü, eta gañeratiko zelüko erresoman direner orori.

Oro karitatiaren oropiluaz bat dira: sendimentü bat die, gaiza bera nahi die, eta gaiza bakhoitz batetan, alkhar maite die.


III 58, 5. Ni orano (hanitxez gorago den gaiza bat beita), bere büriak, eta mereximentiak beno maitiago naie.

Ezi berak beno gorago altxatü izanik, eta beraurien amuriotik elkhirik, oso osua ene maite ükheitiala igaraiten dira, eta nitan gozamen konplitü bateki phausatzen.

Deusek ere eztiroketza, ez gibelt, ez aphal, egia eternalaz betherik, sütan jarten direlakoz, karitate ezin hiltzen denaren süiaz gorthürik.

Daudian arren gizon aragiari enjogi direnak, saintien izatiaz, hitzik erran gabe, zuñek beraurien plazerak baizik ezpeitakie maithatzen.

Hek hertzen edo emendatzen zitizie hen laidoriuak, beren enjogidüraren araur, eta ez egia eternalari plazent zaion bezala.