Orrialde:Maister 1757.djvu/363

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


ükhen erazi diezüt grazia, nik eman diezüt gloria.

Nik ezagützen zitit batbederaren mereximentiak, nik aitzinetik eman ditzezüt ene eztitarzünaren beneditzioniak.

Nik thenporak oro beno lehen jakin dit, zuñ ziren ene maitiak, nik hurak mündütik haitatü zitit, hek ni beno lehen.

Nik deitü zitit, ene graziaz, eneganat jin erazi ene miserikordiaz, nik gidatü zitit, hanitx gisatako tentazionetzaz.

Nik ixuri diezüt konsolazione ederrik, nik eman direzüt ürhenzialadrano iraiteko grazia, nik khoruatü dit hen pazentzia.


III 58, 4. Nik ezagützen zitit lehena, eta azkena, nik besarkatzen zitit oro, amurio ezin preziorik emaiten zaion batez.

Nik, ene saintietan orotan, laidatü izan behar dit, nik, gaiza ororen gañetik, benedikatü izan behar dit, eta uhuratü hetarik batbederatan, salbatü izateko haitatü, eta hañ gloria handian, ezarri dütüdanen gañen, hen aitzinetiko mereximentürik batere gabe.

Nurk ere arren ene saintü txipienetarik bat mesperetxatzen beitü, harek