Orrialde:Maister 1757.djvu/362

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Ene jüjamentien ihurk lotsa izan behar dü, eta ez hurak ikhertü; zeren gizonen enthelegia, ezin hetara heltzen ahal beita.


III 58, 2. Eztüzüla orano arrankürarik, ez debadiorik saintien mereximentietzaz; eia bata bestia beno saintiago denez, edo handiago zelietako erresoman.

Holako gaizek ardüra sor erazitzen zitizie debadio eta alterarzün banuak; ürgüllia, eta banaloria ere hazten zitizie: nuntik jiten beitira jeloskeriak; eta alkharren unhetsi nahigabiak, batak saintü bata, bestiak bestia, ürgüllüreki iseiatzen direlarik, besten gañetik ezartera.

Bena holako gaizen jakin eta ikhertü nahiak, eztü abantallarik batere erakharten, eta bai aldiz saintier haboro desplazer egiten; zeren ezpeiniz ni debadiuaren Jinkua, bena bai bakiarena; zuñ bake, egiazko ümilitatian, beitago lehenago, ezi ez bere büriaren goititzian.


III 58, 3. Zunbait amuriozko zelo batez ekharriago dira batzetrat, edo bestetrat sü handireki; bena hori gizonetik lehen, ezi ez Jinkuaganik jiten da.

Ni niz, saintien ororen egilia, nik