LVIII. KAPITÜLIA
Guretako goregi diren gaizetzaz; eta eztiela behar Jinkuaren jüjamentü estalier sobera xehe txerkhatü.
III 58, 1. Ene semia, begira zite gaiza goretzaz, eta Jinkuaren jüjamentü estalietzaz debadiotan sartzerik; zerentako haur eitzia, hura hartzia den, hañ grazia handi batentako; eta zeren orano haur tristeziaz hañ aphaltürik daguen, hura aldz boztarioz, hañ untsa goratürik.
Horik gizonaren jakitia beno gorago diren gaiza eli bat dütüzü: eta eztüzü ez arrazurik batere, ez debadiorik, Jinkuaren jüjamentia ikhertzen ahal dianik.
Nuiz ere arren etsaiak phensamentü horik emaiten beiteitzü, edo orano gizon oro jakin beharrek galtatzen deitzienian; ihardets ezazü profetareki jüsto zira Jauna, eta xüxen düzü zure jüjamentia.
Hulaxe ere bai, Jaunaren jüjamentiak egiak dira, bere beithan jüstotarzüna dadüke.